elizatxo@elizatxo.eus

+34 943 899 195

Eskolako festa antolatu da ekainaren 5ean

Hondartzako futbolarekin jarraitzen dugu aste honetan. Guraso batzuek adierazi diguzue talde askotan mutilek neskei (eta gaitasun gutxien duten mutilei) ez dietela pasatzen. Ezin dugu onartu gure seme alabek, besteei jolasten ez uztea edo baztertzea. Elkarrekin jolasten erakutsi behar diegu mutil horiei. Lehiakorra izaten saiatzeak ez du zer ikusirik taldekide eta aurkariei jolasten ez uztearekin. Bizitzako beste arlo askotan onartzen ez den bezala, jolasean ere onartezinak diren jarrerekin sendo jokatu behar dugu.